XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Knô*rr toleranteari

Jose Ramon Etxebarriaren adiskide bezala, mindu egin nau E. Knô*rrek EGUNKARIAn Unibertsitateko albisteen tratamendua dela eta ez dela bere desadostasuna azaltzeagatik, Jose Ramon eta bere lagunek iraintzeko aprobetzatzea, mesprezua ezin disimulaturik.

Gizatasun eskasa eduki behar da Jose Ramonen erasoak salatzeko.

Zeren zer da Jose Ramon eta lagunek tinko aldarrikatzen dutena: Unibertsitateko irakaslego propioa.

Figura honek Unibertsitateko estamendu askotako oniritzia dauka.

Salaburuk berak idatzi du EGUNKARIA honetan begi onez ikusten duela figura hau, nahiz eta bere eskuetan ez egon konponketa.

Orain bi urte bitartekaritza bidez auzia konsensuaren bidean jarri zen, baina baten batek eta inondik ez Jose Ramon eta lagunek zapuztu zuen bide hau.

Prozesu guztia denbora pasa ahala mendeku itxura garbia hartzen ari da.

Gainera nahiz eta protesta baketsua eraman, behin baino gehiago Jose Ramonek zinpeko guardiaren eta ertzantzaren agresio bortitzak sufritu behar izan ditu.

Hau dena ez ikustea eta erasotzaileak Jose Ramon eta lagunak konsideratzeak adierazten digu nola batzutan norberaren burua demokratatzat, tolerantetzat, gizalegetzat hartzeak begiak lausotzen dituen errealitatea aldrebes ikusteko.

J.M. Zabala

BILBO